"Historiaurrea bizi" tailerra - IES Zizur BHI - Ikasnova
"Historiaurrea bizi" tailerra - IES Zizur BHI
"Historiaurrea bizi" tailerra
2025/10/29
Joan den asteartean, urriaren 28an, Hector Castrillejo antropologoa zentroan izan
zen, AG ereduko DBHko 1. mailako ikasleei arkeologia esperimentalari buruzko
tailer interesgarria emateko. Giza eboluzioa ulertzeko funtsezkoak diren zenbait
espeziek garatutako teknikak birsortuz, hala nola tailu litikoa, su ekoizpena, alerta
soinuak eta ehiza, historiaurreko bizitzara hurbildu gintuen eta gure arbasoak nola
bizi ziren erakutsi zigun.
Gainera, ikasleek Historiaurrean egiten zituzten jardueretako batzuk bere kabuz
esperimentatzeko aukera izan zuten, hala nola musika-tresnak jotzea edo garai
horretako arkua botatzea. Esperientzia bikaina, haien uztez.


